FAQs

FAQak

Galderaren bat egin nahi duzu? Hona hemen ERP kudeaketa-software bat ezarri ala ez erabakitzeko Spyron egin ohi dizkiguten galderetako batzuk. Zure galderari erantzun ez badiogu, jaz zaitez gurekin harremanetan. Atsegin handiz lagunduko dizugu!

Zer da ERP kudeaketa-software bat?

ERP siglek Enterprise Resource Planning esan nahi dute ingelesez (hau da, enpresa-baliabideen plangintza, euskaraz), eta, terminoak berak dioen bezala, software honek enpresa baten jarduera-esparru guztiak modu automatizatuan kudeatzeko aukera ematen du, balio-kate osoa barnean hartuta: bezeroak eta hornitzaileak integratzea, merkataritza-sareak, ekoizpen-instalazioak, logistikako operadoreak, etab.

Zerk bereizten du Spyro, merkatuko gainerako ERPekin alderatuz gero?

Informazioa eskuratzeko sendotasuna, malgutasuna eta azkartasuna dira Spyroren ezaugarri nagusiak. Software integral eta multifuntzional bat da, erabilerraza eta malgua, mota guztietako jardueretara egokitzeko. Oracleren azken teknologia erabilita garatu da, eta berme- eta errentagarritasun-faktore bat da hori. Merkatuko gainerako eskaintzekin alderatuta Spyrok zer bereizgarri dituen jakin nahi baduzu, sar zaitez Bereizten gaituena izeneko atalean.

Zer motatako enpresak erabiltzen dute ERP bat?

Sistema zentralizatu baten bidez enpresa baten balio-kate osoa kudeatzeko aukera ematen du ERP batek, eta, hortaz, edozein enpresarentzat abantaila bat da lehiatzeko orduan, denbora aldetik zein kostu aldetik. Hala ere, enpresa ertainek eta handiek bereganatu ohi dituzte mota honetako sistemak, lehiakortasun-maila handiko merkatuetan erosi eta lehiakor izan nahi dutenek. Enpresa-jarduerari dagokionez, mota guztietako enpresek ezar dezakete ERP bat, hau da, zerbitzuen salmentan, merkataritza-banaketan eta/edo industria-ekoizpenean dabiltzanek, softwarea enpresa bakoitzaren jarduerara egokitu baitaiteke.

Zenbat balio du ERP sistema batek?

ERP sistema baten azken prezioa zenbait faktoreren araberakoa da; besteak beste, ERP hori inplementatzearen, iraupenaren eta inplementazio-kopuruaren araberakoa. Hala ere, ezin da esan ERP bat enpresaren beste kostu bat denik. ERPa balio-katea optimizatzeko inbertsio bat da, bai eta enpresaren prozesu guztien denbora eta kostua optimizatzeko inbertsioa ere, eta lehiatzeko orduan, hori abantaila bat da edozein negoziorentzat.

Zer da open source ERP bat?

Open source ERP bat, edo kode irekiko ERP bat, modu askean garatu eta banatzen den software bat da. Haren ezaugarri nagusia da iturri-kodera sartzeko aukera ematen duela eta edonork banatu dezakeela modu askean. Hots, software hori duen pertsonak hasierako kodea moldatu eta hobetu dezake, eta software hori berriro banatu dezake gero. Azpimarratu beharra dago Spyrok ez duela open source softwarerik.

Zer da eta nola funtzionatzen du CRM batek?

CRMa (Customer Relationship Managment) ERP softwarearen barneko modulu bat izan daiteke, bai eta software independente bat ere, bezeroekiko harremanak, salmentak eta marketina kudeatzeko eta administratzeko. Edozein enpresa-jardueratan bezeroa epizentro bihurtu den garai honetan, nahitaezkoa da harreman hori kudeatzea eta bezeroei balio erantsi bat eskaintzea. Enpresaren bezero guzti-guztien informazio guztia kudeatzeko aukera ematen du CRMak (erosketa-historikoak, enpresarekiko elkarreraginak, erreklamazioak, etab.), eta estatistikak lortzeko aukera ere ematen du, fidelizazio- edo promozio-estrategiak inplementatze aldera.

Zer da eta nola funtzionatzen du MRP batek?

MRPa edo “Materialen Beharkizunetarako Plangintza” ERParen barneko modulu bat izan daiteke, edo sistema independente bat ere izan daiteke. Ekoizpen-programa nagusian agertzen diren azken ekoizpen-eragiketak egiteko unean-unean zer material behar diren planifikatzeko eta programatzeko erabiltzen da; besteak beste, biltegietako stocka kontrolatzen du, eta hornitzaileei agindu automatikoak bidaltzen dizkie, baldin eta horretarako konfiguratuta badago. Produktuan eta salmenta- nahiz entrega-prozesuetan kalitate handiena exijitzen den une honetan, funtsezkoa da MRP baten laguntza izatea; lehenik eta behin, aukera ematen diolako enpresari ziur jakiteko zer material eta produktu dauden ekoizteko eta bezeroei emateko eskuragarri; bigarrenik, eragiketa bat egiteko egokiak diren inbentario-mailak mantentzeko aukera ematen diolako; eta hirugarrenik, manufaktura-jardueren, entrega-ordutegien eta erosketa-jardueren plangintza egiteko aukera ematen diolako.

Errentagarria al da ERP bat enpresa txiki edo ertain batentzat?

Gero eta merkatu globalizatuago eta lehiakorrago batean gaude, eta oso garrantzitsua da enpresaren kostuak eta prozesuak optimizatzeko gai izatea. Horrelako lehiakortasun-abantailak lortzeko, oso komenigarria da ERP bat bereganatzea. Besteak beste, ERP batek aukera ematen dio enpresa txiki edo ertain bati informazioaren kudeaketa hobetzeko, prozesuen denboren eta kostuen kontrola optimizatzeko, bezeroekiko harremanetan eta trantsizioan eraginkorragoa izateko, aurreikuspenak kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko, eta giza baliabideen departamentu osoa leiho bakar batean kudeatzeko, bai eta beste gauza askotarako ere, edozein motatako enpresa batek abantaila bat izan dezan lehiakorragoa izateko.

Zer abantaila du nire enpresarentzat ERP bat instalatzeak?

ERP bat izateak aukera ematen du datu bakarrera jauzi egiteko (informazioa zentralizatuta dagoelako), zure enpresaren sail guztiak modu integralean kudeatzeko, askotariko negozio-prozesuak automatizatzeko, erabakiak errazago hartzeko eta antolakuntzan giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatzeko. Azken batean, ERP baten abantaila nagusia honako hau da: enpresaren balio-kate osoa modu integralean kudeatzea, sistema zentralizatu baten bidez.

Zein dira Espainian gehien erabiltzen diren ERPak?

Espainian sektore eta tamaina anitzeko enpresak daude, eta hortaz, hainbat software espezializatu daude merkatuko segmentu bakoitzarentzat. Sektoreko konpainia handien teknologia erabilita garatu dira horietako gehienak. Spyrorenak Oracle teknologia erabiltzen du, eta horri esker, oso parametrizagarria da eta etengabe eguneratzen da. Ezaugarri horiei esker, hainbat sektore eta tamainatako enpresetara egokitzen da.

Bateragarriak al dira ERP desberdinak elkarren artean? (enpresen arteko harremanak)

Bai. Prozesu edo funtzio zehatzetarako oso software espezifikoak daude; adibidez, giza baliabideetarako, nominak kudeatzeko, etab. Software-mota hori beste prozesu batzuekin integratzeko pentsatuta eta garatuta dago, eta horren ondorioz, baita beste kudeaketa-software batzuekin bateragarri izateko ere.

Kudeatu dezaket ERP bat urrutitik?

Business Intelligence edo Touch tresnei esker, adibidez, negozioari buruzko informazioa eskuratu daiteke smartphone, tableta edo PC baten bidez, edozein tokitatik, eta horrek aukera ematen du informazioa berehala eskuratzeko eta errentagarritasuna handitzeko.

Zenbat denbora behar da gehienez ERP bat instalatzeko eta nire langileak prestatzeko?

Enpresa zer motatakoa den, zer tamainakoa den eta ERPa zenbat modulutan ezarri nahi den ikusi behar da. Oro har, Spyro ERP bat ezartzeko 3 hilabetetik 12rainoko epea behar da, betiere aurretik aipatutako faktoreen arabera.

Demagun ERP bat daukadala, baina aldatu egin nahi dudala. Merkeagoa al da ERP hori aldatzea, lehendik beste bat badaukat, beste marka batekoa bada ere?

Lehenik eta behin, azpimarratu beharra dago hau ez dela zientzia zehatz bat. Gaur egun erabiltzen duzun softwarearen teknologiaren araberakoa da hori, eta ikusi behar da ea aukera ematen dizun konponbideetara eta/edo moduluetara, edo beharrizan berrietara aurrera egiteko. Era berean, erabaki bat edo beste hartuko da, kontuan hartuta enpresak zer estrategia edo norabide hartu nahi duen, zer aurrekontu duen eta gaur egungo produktua zein den. Spyro modularra da, eta beharrezkoak diren moduluak bereganatzeko aukera ematen du, enpresaren beharraizanei erreparatuta; hala, beste modulu desberdin batzuen osagarria izan daiteke. Alde horretatik, enpresa anitzeko, hizkuntza anitzeko, biltegi anitzeko eta plataforma anitzeko tresna bat izateagatik nabarmentzen da.

Ba al dago doako demorik, probak egiteko?

Gaur egun, enpresa asko daude, sektore guztietan jarduten dutenak, tamaina guztietakoak, eta hortaz, ez da oso eraginkorra demo batekin probak egitea, enpresaren kasuistika konplexura egokituta ez badago. Spyron, bezeroei banakako erakusketak egitearen aldekoak gara, bezeroen beharrizanetara egokitutako konponbide bat erakusteko.