Bereizten gaituena

Bereizten gaituena

Ez da soilik egiten duguna, baizik eta nola egiten dugun. Ezagut gaitzazu.

ORACLE: Sendotasuna eta fidagarritasuna

Spyroren software guztia Oracle teknologia erabiliz garatu da. Merkatuko datu-baseak kudeatzeko sistema ezagunenetarikoa da Oracle, oso sendoa, malgua eta fidagarria delako eta aplikazio asko onartzen dituelako.

Etengabe eguneratzen

Merkatuko enpresa gehienek ez bezala, neurrira egindako garapen guztiak erraz, azkar eta erabat eguneratzeko bermea ematen du Spyrok.

Proiektu-buruarekin beti

Hasieratik bukaerara, negozio bakotzari proiektu-buru senior bat egokitzen diogu. Proiektu-buru horrek, bezeroarekin bat eginda, proiektuaren nondik norakoak zehaztuko ditu, eta pertsonalki ezarriko ditu enpresaren prozesu kritikoenei eragiten dieten moduluak.

Etengabeko prestakuntza

Gure bezeroei etengabeko prestakuntza ematearen aldekoak gara, gure konponbideei ahalik eta etekin handiena atera diezaieten eta beren lan-prozesuak hobetu ditzaten. Horregatik, Spyro ERParen modulu desberdinei buruzko prestakuntza-saioak antolatzen ditugu urtero.

Bezeroen Batzordea

2003an, bere bezeroen hitza entzuteko ekimen bat martxan jartzen aitzindari izan zen Spyro. Orduz geroztik, hamarka konpainiak parte hartu dute Bezeroen Batzordean. Batzorde horren helburua honako hau da: erabiltzaileek berek egitea ERParen ebaluazioa, eta hura hobetzeko proposamenak egitea.

Helburuak:

  • Feedback aktibo eta eraginkor bat sortzea erabiltzaileekin.
  • Eguneroko beharrei erantzun errealak eta praktikoak ematea.
  • ERParen ebaluazioa egitea, eta erabiltzaileek proposatutako hobekuntzak eta iradokizunak aplikatzea.
  • Konponbide eta produktu berriak aurkeztea, erabiltzaileen iritzia eta izan dezaketen interes estrategikoa ezagutzeko asmoz.