PriceWatch

Pricewatch

Pricewatch

Interneten prezioak monitorizatzeko, haiei buruzko alertak sortzeko eta haiek kontrolatzeko zerbitzu aitzindaria da. Zure banatzaileak, aliatuak eta lehiakideak nola jokatzen ari diren jakiteko aukera ematen du, gero estrategikoki jokatu ahal izateko. Ezagutu Interneten prezioak kontrolatzeko sistema integratu berria!
Ezagutzaren ahalmena
  • Prezio-aldaketak jakinarazten ditu: Pricewatch-ek berehala eta posta elektroniko bidez jakinarazten ditu online dendetan izandako prezio-aldaketak.
  • Desagerpen-jakinarazpena: jakin ezazu denda batek noiz ateratzen duen produktu bat katalogotik.
  • Mundu osoan jarduten du: munduko edozein merkatutako informazioa eskuratzen du.
  • Aldizkako txostenak: saltzaile eta produktu bakoitzaren prezioen portaera ezagutzeko aukera ematen du.
  • Aldizkako erregistroa: portaera aztertzen du, gehitutako txostenen bidez edo datu originalak oinarri hartuta.
  • Datu eskuragarriak: informazioa aztertzen du txostenak oinarri hartuta, edo csv datuak integratzen ditu zure analisi-tresnan.

Marka eta fabrikatzaileentzat: zer portaera dute zure produktuak online saltzen dituzten dendek?

 

Interneten zure produktuetarako gomendatutako salmenta-prezioa errespetatzen dela egiaztatzeko aukera ematen du Pricewatch-ek, bai eta zure lehiakideen produktu baliokideak edo haren ordezkoak kontrolatzeko aukera ere. Tresna honek stockaren errotazio-epea ere kontrolatzen du, bai eta banatzaileen artean zure produktuak deskatalogatu diren ere.

Handizkakoentzat eta banatzaileentzat: merkatuaren erabateko kontrola

Zure bezeroek Interneteko eragiketetan zer marjina aplikatu duten jakiteko aukera ematen du Pricewatch-ek, eta lehiakideen produktuak kontrolatzen ditu, bai eta haiek zer salmenta-prezio duten ere, zure konpainiarekin jarduten ez duten dendetan. Tresna honek jakinarazpen-sistema bat du, eta, hala, jakinarazpenak bidaltzen dizkizu, zure bezeroen eta lehiakideen merkataritza-gune elektronikoetan prezio-aldaketak gertatzen direnean.

Saltzaileentzat: ezagutu zure lehiakideen portaera

 

Kontrolatu zure lehiakideen prezioen portaera, eskaintzei eta promozioei garaiz erantzun ahal izateko. Pricewatch-i esker, aukerak aurki ditzakezu beste denda batzuen stock-hausturetan. Jakin zein den zure prezio negoziatuko posizioa zure hornitzaleekin eta zer ahalmen duzun lehiakideekin prezioan lehiatzeko. Tresna honek, gainera, aukera ematen du jakiteko nola erreakzionatzen duten lehiakideek beren promozioetara eta eragiketetara.

Analistentzat: definitu prezioen estrategia

 

Pricewatch-ek markaren, produktuaren eta prezioaren posizionamenduari buruzko kontsulta-zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen die analistei, Interneteko produktuei eta zerbitzuei buruzko informazio eguneratua oinarri hartuta. Segmenturen batean produktu berri bat sartu behar duzunean, Spyroren tresna hau aliatu ezin hobea duzu segmentu horren lehiakortasun-ingurunearen informazio pribilegiatua jasotzeko, agerian utziko baitu zein diren aplikatu beharreko prezio-estrategiak.

Hitz egingo dugu?

Zure enpresaren kudeaketa eta prozesuak nola optimiza ditzakezun jakin nahi baduzu, galdetu.

Ezagut gaitzazu

Jakin ezazu gehiago

Beste produktu batzuk

Spyrok enpresa baten kudeaketa estrategikoa optimizatzeko software bidezko konponbide-sorta zabala du.

Enantio

50 herrialdetako esportazio- eta inportazio-datuak zehaztasun-maila handienarekin aztertzen ditu.

Jakin ezazu gehiago

Oracle Data Visualization

Business Intelligence-ko konponbide honek ERParen datuekin bizkor, modu malguan eta denbora errealean aritzeko aukera ematen die sail guztietako arduradunei.

Jakin ezazu gehiago

Oracle BI Publisher

Business Intelligence-ko konponbide honek zure ERParen datuak eta txostenak ikusizko informazio intuitibo bihurtzen ditu, erabakiak errazago har ditzazun eta negozio-estrategiak gara ditzazun.

Jakin ezazu gehiago