Enantio

enantio-white

Enantio

50 herrialdetako esportazio- eta inportazio-datuak zehaztasun-maila handienarekin aztertzen ditu.
Aurkitu aukerak, zaindu zure lehiakideak eta azkartu zure negozioa Enantiorekin!

Munduko merkatua zure esku

Esportatu nahian zabiltza, eta zeure buruari galdetzen diozu zein den herrialderik errentagarriena edo zein den banaketa-kanalik onena? Edo inportatu nahian zabiltza, eta jakin nahi duzu nork eskaintzen dizun lehengai lehiakorrena eta zer herrialdetan dauden hornitzailerik onenak?
ENANTIOri esker, galdera horiek guztiak erantzun ditzakezu, denbora errealean eta tresna bakar bat erabilita!
Munduko merkatuak sortutako datu guztiak ATERATZEN ditu, informazio-iturri ofizialetatik.
Informazioa PROZESATZEN du, eta bere analisi-algoritmoen bidez arazten du.
Emaitzak txosten argi eta labur batean AZALTZEN ditu, eta txosten hori ikusi eta deskargatu daiteke.

Esportazioa

Enantiok 7500 produktutik gora aztertzen ditu, 50 herrialdetakoak, negozio-aukerak detektatzeko eta ziurgabetasunak desagerrarazteko. Zer herrialde da errentagarriena? Zein da banaketa-kanalik onena? Zer erosketa-bolumen du herrialde bakoitzak?

Inportazioa

Enantiok hornitzailerik onenak aurkitzen ditu munduko edozein lekutan. Non dago zure hurrengo merkataritza-bazkidea? Nork eskaintzen dizu lehengairik lehiakorrena? Zer herrialdetan daude hornitzailerik onenak?

Merkatu-azterketak

Oinarritu zure azterketa datu errealetan: aztertu merkatuak, produktuak eta prezioak, aurkitu datuak denbora errealean, deskargatu eta partekatu emaitzak.

300 enpresak baino gehiagok erabiltzen dute.

Enantiok zehaztasun-maila handienaz aztertzen du iturri ofizialetako informazioa, batez ere Amerikakoa eta Asiakoa, eta eskuragarri dauden datuak etengabe eguneratu eta egiaztatzen ditu. Datu-baseak 90 milioitik gora eragiketa-erregistro hartzen ditu barnean.

Multinazional-talde bat da CAF, eta 100 urte baino gehiago daramatza garraiobide-sistema integralak eskaintzen, abangoardia teknologikokoak eta mugikortasun jasangarrian balio erantsi handikoak.
Trenbide-sektorean erreferente bat da, eta bezeroei merkatuko gamarik zabalenetako eta malguetako bat eskaintzen die material gurpildunetan, osagaietan, azpiegituretan, seinaleztapenean eta zerbitzuetan (mantentze-lanak, birgaikuntza eta finantza-zerbitzuak).

Lavazzak kafea inportatzen du hainbat herrialdetatik, besteak beste, Brasildik, Kolonbiatik, Guatemalatik, Costa Ricatik, Hondurasetik, Indonesiatik, Vietnametik, Estatu Batuetatik eta Mexikotik. Ingurumenarekiko kezkak Lurra proiektua sortzera eraman du; Hondurasen, Kolonbian eta Perun egiten den nekazaritza ekologikoko programa bat da, eta kafearen kalitatea hobetzea du helburu, bai eta komunitate horien lan-baldintzak eta ingurumena hobetzea ere.

Eaton Corporation Plc energia-kudeaketako multinazional bat da, eta 19,7 mila milioi dolarreko salmentak egin zituen 2016an. Estatu Batuetan sortu zen, baina haren egoitza korporatiboa Dublinen (Irlanda) dago. Eatonek 95.000 langile ditu gutxi gorabehera, eta 175 herrialdetan baino gehiagotan saltzen ditu bere produktuak.

MI Cloud

2015ean Txinatik Mexikora egindako altzairu-xaflen esportazioei buruzko analisi baten adibide erreala.

Hitz egingo dugu?

Zure enpresaren kudeaketa eta prozesuak nola optimiza ditzakezun jakin nahi baduzu, galdetu.

Ezagut gaitzazu

Jakin ezazu gehiago

Beste produktu batzuk

Spyrok enpresa baten kudeaketa estrategikoa optimizatzeko software bidezko konponbide-sorta zabala du.

PriceWatch

Interneten prezioak monitorizatzeko, haiei buruzko alertak sortzeko eta haiek kontrolatzeko zerbitzu aitzindaria da. Zure banatzaileak, aliatuak eta lehiakideak nola jokatzen ari diren jakiteko aukera ematen du, gero estrategikoki jokatu ahal izateko.

Jakin ezazu gehiago

Oracle Data Visualization

Business Intelligence-ko konponbide honek ERParen datuekin bizkor, modu malguan eta denbora errealean aritzeko aukera ematen die sail guztietako arduradunei.

Jakin ezazu gehiago

Oracle BI Publisher

Business Intelligence-ko konponbide honek zure ERParen datuak eta txostenak ikusizko informazio intuitibo bihurtzen ditu, erabakiak errazago har ditzazun eta negozio-estrategiak gara ditzazun.

Jakin ezazu gehiago