Vixion

spyro_vixion-logo_azul

Vixion

Konektibitatea eta optimizazioa makina-erremintarako

Hobetu zure makinen errendimendu-maila

Hodeiko monitorizazio-sistema berritzaile bat da Vixion, makinen PLCen bidez lortutako datuak automatikoki erregistratu eta aztertzen dituena.
Makinak konektatu, datuak aztertu eta denbora errealean informazioa ematen duenez gero, Vixionen oinarritutako aplikazioek makinen errendimendua hobetzen dute.

Abantailak

  • Produktibitatea hobetzea
  • Eskuragarritasun-berme handiagoa
  • SAT telelaguntza
  • Makinaren funtzionamendu gardena
  • Prebentzio eta predikziozko mantentze-lanak
  • Edozein tokitatik eta edozein gailu erabilita, online sartu ahal izatea
  • Seinale kritikoei buruzko oharrak jasotzea
  • Aldian behin txostenak sortzea

Aliantza estrategikoa

Spyroren eta Europan erreferentziazko ikerketa-zentro teknologikoa den Teknaliaren aliantzari esker garatu da Vixion. Big Data teknologiak erabilita, Industrial IoT konponbideak sortzera bideratutako software-startup batean elkartu dira bi enpresa horiek, makinen fabrikatzaile eta jabeentzat zerbitzu aurreratuak sortzeko asmoz.

Vixion 3 azpisistemaz osatuta dago

Vixion Edge: datuak eskuratzeko PC industrial berria da, oso trinkoa, eta bezeroaren makinan instalatzen da.

Vixion Cloud: hodeiko web-aplikazioa da, edozein tokitatik eta edozein gailu erabilita sartzeko aukera ematen duena.

Vixion Developer: azterketa forenserako tresna aurreratuak, eta app berrien garapena.

Real time:

  • Makinaren egoera operatiboa denbora errealean monitorizatzen du.
  • Datuak segundo gutxian behin eguneratzen ditu.
  • Informazioa ematen du, besteak beste, CNCaren modu operatiboari buruz, egikaritzen ari den programari buruz, egikaritzen ari den programaren blokeari buruz eta ardatzaren bira-kopuruari buruz.

Ekoizpena:

  • Neurketa: besteak beste, makinaren ekoizpenaren historikoa, OEEa, denbora-tarte ez-emankorrak eta tresnen kontsumoa kontrolatzen ditu.
  • Optimizazioa: oraingo eta geroko prozesuen egoera zein den jakinarazten dio ekoizpen-arduradunari.
  • Aprobetxamendua: osagai kritikoen iraupena eta haiek mantentzeko planak optimizatzen ditu.

Energia-eraginkortasuna:

  • Energia-kontsumoaren adierazleak eta potentzia-diagramak aztertzen ditu.
  • Sortutako pieza bakoitzeko batez beste zenbat energia kontsumitu den kalkulatzen du.

Predikziozko mantentze-lanak:

  • Datuak kudeatzeko tresnak ematen ditu, industria-aktiboen eta -prozesuen predikziozko azterketa egiteko.
  • Makinen jardun gabeko denbora desagerrarazten du.
  • Matxurak aurreikusten ditu.

Bezeroak

Osagaietan oinarrituta dagoenez gero, sistema enpresa bakoitzaren berezko beharren arabera parametrizatzeko eta “konfiguratzeko” aukera ematen du.

Hitz egingo dugu?

Zure enpresaren kudeaketa eta prozesuak nola optimiza ditzakezun jakin nahi baduzu, galdetu.

Ezagut gaitzazu

Jakin ezazu gehiago