Merkataritza eta Zerbitzuak

Merkataritza eta Zerbitzu enpresen ERP-a

Merkataritza-enpresa baten prozesu guztien kudeaketa integralerako softwarea. Merkataritza-enpresa hori txikizkakoa edo handizkakoa izan daiteke, bai eta azalera handi bat ere. Hobetu ezazu zure enpresaren kudeaketa Spyro ERParekin!

Hornigai-katearen gaineko kontrola

Optimizatu zure negozio-prozesuak eta eduki
zure hornigai-katea eguneratuta ERP indartsu, malgu eta multifuntzional baten bidez. Spyrorekin zure negozioa goitik behera kontrolatuko duzu, eta
zure produktuaren trazabilitate eta segurtasun osoa edukiko duzu.
Zure erakundeari jauzi kualitatibo bat ematen laguntzen diogu!

Prozesu estrategikoak


Prozesu operatiboak

Laguntza prozesuak

Gure bezeroak

Zergatik aukeratu Spyro?

Ez da soilik egiten duguna, baizik eta nola egiten dugun. Ezagut gaitzazu.

Oracle: Sendotasuna eta fidagarritasuna

Spyroren software guztia Oracle teknologia erabiliz garatu da. Merkatuko datu-baseak kudeatzeko sistema ezagunenetarikoa da Oracle, oso sendoa, malgua eta fidagarria delako eta aplikazio asko onartzen dituelako.

Etengabe eguneratzen

Merkatuko enpresa gehienek ez bezala, neurrira egindako garapen guztiak erraz, azkar eta erabat eguneratzeko bermea ematen du Spyrok.

Proiektu-buruarekin beti

Hasieratik bukaerara, negozio bakotzari proiektu-buru senior bat egokitzen diogu. Proiektu-buru horrek, bezeroarekin bat eginda, proiektuaren nondik norakoak zehaztuko ditu, eta pertsonalki ezarriko ditu enpresaren prozesu kritikoenei eragiten dieten moduluak.

Etengabeko prestakuntza

Gure bezeroei etengabeko prestakuntza ematearen aldekoak gara, gure konponbideei ahalik eta etekin handiena atera diezaieten eta beren lan-prozesuak hobetu ditzaten. Horregatik, Spyro ERParen modulu desberdinei buruzko prestakuntza-saioak antolatzen ditugu urtero.

Bezeroen Batzordea

2003an, bere bezeroen hitza entzuteko ekimen bat martxan jartzen aitzindari izan zen Spyro. Orduz geroztik, hamarka konpainiak parte hartu dute Bezeroen Batzordean. Batzorde horren helburua honako hau da: erabiltzaileek berek egitea ERParen ebaluazioa, eta hura hobetzeko proposamenak egitea.

Hitz egingo dugu?

Zure enpresaren kudeaketa eta prozesuak nola optimiza ditzakezun jakin nahi baduzu, galdetu.

Ezagut gaitzazu

Jakin ezazu gehiago

Zauden tokian zaudela, han izango gara

Donostiako eta Zamudioko (Euskadi) parke teknologikoetan bulegoak ditu Spyrok, eta, besteak beste, Txinan, Estatu Batuetan, Brasilen, Kanadan, Indian, Frantzian, Mexikon, Portugalen eta Ingalaterran ere badago. Herrialde horietan, tokiko enpresek nahiz espainiar enpresen filialek beren eguneroko jarduna kudeatzeko erabili ohi dute.