Touch

logo_touch

Spyro Touch

Zure gailu mugikorra erabilita, eta nonahi, zure enpresaren informazio guztia uneoro eskuragarri izateko aplikazio bat da.

Enpresa zure esku izango duzu

SPYRO TOUCH aplikazio-multzo bat da, ERParen informazio eta funtzionaltasun guztiak gailu mugikor batean integratzeko aukera ematen duena, eta, horri esker, agente komertzialek eta teknikariek edozein tokitatik eskura ditzakete enpresaren datuak. Enpresa eraginkortasun, azkartasun eta erosotasun handiagoaz kudeatzeko aukera ematen du.
  • Gailu anitzetarako.
  • ERP desberdinekin integragarria.
  • Lineako bertsioa iOSerako, Androiderako eta Windowserako.
  • Lineaz kanpoko bertsioa Androiderako eta IOSerako (bezero-kudeaketa, sozietate-izenen kudeaketa, produktuen katalogoa, eskaeren sarrera, akten kudeaketa).
  • Erabilgarritasun optimizatua.
  • App-a dendaren bitartez eguneratu behar da (Google Store, Apple Store).
  • Zenbait hizkuntzatan eskuragarri.
  • Agenda integratua Windowserako, Androiderako eta IOSerako.
CRM

Touch: bezeroekiko harremanak kudeatzeko

  • Bezeroen kudeaketa: ordaindu gabekoak, eskaerak, bezeroaren sinadura duten aktak, bezeroaren eta produktuaren araberako prezioak eta beherapen zehatzak, etab.
  • Sozietate-izenen kudeaketa: aktak, jarraipena, eskaintzak, kontaktuak (gehitu argazkia), sailkapenak.
  • Produktuen eskuragarritasuna kontsultatzea eta eskaera egitea.
  • Hilabete bakoitzeko kontsumo-estatistikak, eta urteko joerak.
  • Produktuen katalogoa, produktuak zenbait irizpideren arabera sailkatuta, eta biltegietan eskuragarri dauden ala ez adierazita.
  • Inkestak zehaztea eta egitea.
  • Agenteen eta bezeroen geolokalizazioa.
  • Lan-agenda, egutegiak eta hitzorduak ikustea.
SAT

Touch laguntza teknikoko zerbitzuetan

  • Bezeroen kudeaketa: kontsumoei buruzko kontsultak, ordaindu gabekoak, eskaerak, bezeroaren sinadura duten aktak, bezeroaren eta produktuaren araberako prezioak eta beherapen zehatzak, etab.
  • Dieten, gastu-oharren eta kilometrajearen kudeaketa.
  • Lanen zerrenda, teknikariaren arabera.
  • Aktak eta lan-parteak sartzea.
  • Teknikari jakin bati emandako lanen zerrenda.
  • Instalazio bakoitzean eta/edo bezero bakoitzarekin emandako denbora kontabilizatzea.
  • Erabilitako ordezko piezak sartzea.
  • Agenteen eta bezeroen geolokalizazioa.

Esperientzia Spyro Touch-ekin

Hitz egingo dugu?

Zure enpresaren kudeaketa eta prozesuak nola optimiza ditzakezun jakin nahi baduzu, galdetu.

Ezagut gaitzazu

Jakin ezazu gehiago

Beste produktu batzuk

Spyrok enpresa baten kudeaketa estrategikoa optimizatzeko software bidezko konponbide-sorta zabala du.

Sabbatic

Bulegoan nahiz bulegotik kanpo, tiketak eta ordainagiriak digitalizatzeko eta kontabilizatzeko konpobidea. BEZaren Berehalako Informazio Hornidura (BIH) egiteko diseinatu da, artxibo fisikoak alde batera utzita.

Jakin ezazu gehiago

Docs

Enpresentzako aplikazio mugikorra, pertsonalizagarria eta erabilerraza. Aukeratutako informazio korporatiboa eskuratzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Sortu zure app enpresariala!

Jakin ezazu gehiago