Sabbatic

sabbatic

Sabbatic

Bulegoan nahiz bulegotik kanpo, tiketak eta ordainagiriak digitalizatzeko eta kontabilizatzeko konponbidea. BEZaren Berehalako Informazio Hornidura (BIH) egiteko diseinatu da, artxibo fisikoak alde batera utzita.

Digitalizazioa eta kontabilitatea berehala

Sabbaticek dokumentuei argazkiak ateratzen dizkie eta digitalizatu egiten ditu, eta, aldi berean, gastu-oharrak automatikoki kontabilizatzen ditu, eskuz sartu beharrik gabe. Horri esker, ordainagiri eta gastu guztiak digitalki bidaltzen ditu Ogasunaren plataforma digitalera, berehala eta denborarik galdu gabe.

 

Homologatzailea:

Argazkia egin eta prest

Nahikoa da gailu mugikor bat erabilita ordainagiri edo tiket bati argazki bat egitea, gastu-ohar bat sortu eta hodeian artxibatzeko.

Gastuaren
kontrola

Enpresaren gastu guztiak denbora errealean ikusteko aukera ematen du Sabbaticek, bai eta zure kolaboratzaileenak ere, behar izanez gero. Gastuak onartu edo baztertu egin daitezke edozein tokitatik, eta ez da inongo dokumentu fisikorik edo txostenik behar.

Denbora eta
dirua aurreztea

Sabbatic erabilita, dieten eta gastuen kontabilitatea kudeatzeko denboraren 
% 70 aurrez daiteke. Horrez gain, kostuak murrizten laguntzen du. Izan ere, paperezko txostenak eta txosten horiek bidaltzeko eta artxibatzeko gastuak desagertzen dira.

Spyro ERPan integratuta

Sabbatic-ek, SPYRO ERParekin batera erabilita, gastuen datu digitalizatuak enpresaren informazio-sistemekin integratzen ditu, eta horrek analisia egiteko eta erabakitzeko ahalmena hobetzen ditu.

Hitz egingo dugu?

Zure enpresaren kudeaketa eta prozesuak nola optimiza ditzakezun jakin nahi baduzu, galdetu.

Ezagut gaitzazu

Jakin ezazu gehiago

Beste produktu batzuk

Spyrok enpresa baten kudeaketa estrategikoa optimizatzeko software bidezko konponbide-sorta zabala du.

Touch

Zure gailu mugikorra erabilita, eta nonahi, enpresaren informazio guztia une oro eskuragarri izateko aplikazioa da.

Jakin ezazu gehiago

Docs

Enpresentzako aplikazio mugikorra, pertsonalizagarria eta erabilerraza. Aukeratutako informazio korporatiboa eskuratzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Sortu zure app enpresariala!

Jakin ezazu gehiago