Docs

logo_docs

Spyro Docs

Enpresentzako aplikazio mugikorra, pertsonalizagarria eta erabilerraza. Aukeratutako informazio korporatiboa eskuratzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Sortu zure app enpresariala!

Informazioa

Dokumentazio guztia eskuratzeko aukera ematen du, denbora errealean eta modu pertsonalizatuan, erabiltzailearen arabera: Merkataritza-katalogoak, tarifak, eskuliburu teknikoak, PRL komunikazioak, kontratuak, txosten ekonomikoak, balantzeak, emaitza-kontuak, etab.

Egutegia

Ekitaldiei buruzko eta bilera-deialdien jakinarazpenei buruzko informazio guztia dakar.

Edukiak

Dokumentuak erraz irakurtzeko aukera ematen du, bai eta beste aukera asko ere; besteak beste, hauek: edukiak bilatzea, orri gustukoenetan markatzaileak jartzea, dokumentuak inprimatzea edo posta elektroniko bidez bidaltzea.

Webgunea

Erabiltzailearentzat, konpainiarentzat, kanpokoentzat edo bezeroentzat interesgarriak izan daitezkeen webguneen helbideetako estekak ditu.

Oharrak

Ohar-sistema guztiz pertsonalizagarria: publikoak, pribatuak, norberarenak, etab.

Geolokalizazioa

Enpresarentzat interesa duten lekuak mapa batean lokalizatzen ditu, kategoriaka sailkatuta: bulegoak, fabrikak, delegazioak, bezeroak, egindako lanak, etab.

Nabigazioa

Gure gailu mugikorraren nabigatzailea aktibatzen du, gauden tokitik aukeratutako helmugara iritsi ahal izateko.

Multimedia

Argazkiak, bideoak, tutorialak, merkataritza-mezuak, argibide teknikoak, PRL komunikazioak, bideo korporatiboak, etab.

Ezaugarriak:

  • Enpresak berak erraz eta denbora errealean kudea dezake, web-kudeatzaile baten bidez.
  • Enpresaren kolore, logotipo eta bestelako identifikazio-elementuekin pertsonaliza daiteke.
  • Erabiltzen eta mantentzen erraza da.
  • Nazioarteko plataforma bat da, eta hainbat hizkuntzatan erabil daitezke.
  • iOSerako eskuragarri dago (6 edo gerokoa), bai eta Androiderako ere. Zuzenean deskargatu daiteke App Store eta Google Playtik.
  • Erabiltzaileen kudeaketa zifratua, profilaren arabera.
  • Erabilera kontrola daiteke, Google Analytics erabilita.
  • Enpresak ez du dokumentuak kudeatzeko prozesuak aldatu beharrik, ez eta IT azpiegituretan inbertitu beharrik ere.

Hitz egingo dugu?

Zure enpresaren kudeaketa eta prozesuak nola optimiza ditzakezun jakin nahi baduzu, galdetu.

Ezagut gaitzazu

Jakin ezazu gehiago

Beste produktu batzuk

Spyrok enpresa baten kudeaketa estrategikoa optimizatzeko software bidezko konponbide-sorta zabala du.

Touch

Zure gailu mugikorra erabilita, eta nonahi, enpresaren informazio guztia une oro eskuragarri izateko aplikazioa da.

Jakin ezazu gehiago

Sabbatic

Bulegoan nahiz bulegotik kanpo, tiketak eta ordainagiriak digitalizatzeko eta kontabilizatzeko konpobidea. BEZaren Berehalako Informazio Hornidura (BIH) egiteko diseinatu da, artxibo fisikoak alde batera utzita.

Jakin ezazu gehiago