ERP Industriala

ERP Industriala

Industria-sektoreko negozio-prozesuetan espezializatutako kudeaketa integraleko softwarea. Jakin ezazu zenbat gauza egin dezakeen Spyrok zure enpresaren alde!

Kontrola zure neurrira

Gure softwarea tresna multifuntzional eta malgua da. Konponbide sendo bat izango duzu, sektore bakoitzerako espezifikoa, eta bezero bakoitzaren behar eta prozesuetara egokitua, zure enpresa gero eta lehiakorragoa izan dadin.
Spyrori esker, ekoizpen eraginkorragoa lortuko duzu, baliabide guztiak behar bezala planifikatuz eta prozesuak ahalik eta gehien kontrolatuz.

Prozesu estrategikoak

Ekoizpen prozesuak

Kudeaketa prozesuak

Laguntza prozesuak

Gure bezeroak

Konektatutako fabrika

Vixion, atera iezaiozu errendimendurik handiena zure makineriari

Vixion hodeiko monitorizazio-sistema berritzaile bat da, eta fabrikazio-makinak kontrolatzeaz arduratzen diren PLCen bidez lortutako datuak automatikoki erregistratu eta aztertzen ditu. Software berritzaile honi esker, funtzionamenduari buruzko daturik eta adierazlerik esanguratsuenak eskuratu ahal izango dituzu, eta horrek makinaren erabilera optimitzatzeko aukera emango dizu.

Irakurri gehiago
Ekoizpen-prozesuak

Solidworks, berrikuntza bizkorra

SOLIDWORKS konponbide-multzo bat da, produktuen garapen-prozesuko alderdi guztiak hartzen dituena: diseinu-faseak, balidazioa, diseinu jasangarria, komunikazioa eta datuen kudeaketa.

Jakin ezazu nola maximizatu dezakezun zure diseinuen balioa Spyro ERParekin integratuta!

Ekoizpen-prozesuak

PulpCom teknologia

Cnc/Dnc komunikazio-zerbitzari bat da PulpCom; informazioa bidali eta jaso egiten du aldi berean, eta datuak hainbat sailetara igortzen ditu. Hortaz, kostuak txikitu egiten dira baliabide materialetan eta giza baliabideetan. Ekoizpen-prozesuko makinetan –besteak beste, fresatzeko makinetan, tornuetan eta zulagailuetan– zenbakizko kontrolak (CNC) dituzten enpresa guztientzat da egokia.

Zergatik aukeratu Spyro?

Ez da soilik egiten duguna, baizik eta nola egiten dugun. Ezagut gaitzazu.

Oracle: Sendotasuna eta fidagarritasuna

Spyroren software guztia Oracle teknologia erabiliz garatu da. Merkatuko datu-baseak kudeatzeko sistema ezagunenetarikoa da Oracle, oso sendoa, malgua eta fidagarria delako eta aplikazio asko onartzen dituelako.

Etengabe eguneratzen

Merkatuko enpresa gehienek ez bezala, neurrira egindako garapen guztiak erraz, azkar eta erabat eguneratzeko bermea ematen du Spyrok.

Proiektu-buruarekin beti

Hasieratik bukaerara, negozio bakotzari proiektu-buru senior bat egokitzen diogu. Proiektu-buru horrek, bezeroarekin bat eginda, proiektuaren nondik norakoak zehaztuko ditu, eta pertsonalki ezarriko ditu enpresaren prozesu kritikoenei eragiten dieten moduluak.

Etengabeko prestakuntza

Gure bezeroei etengabeko prestakuntza ematearen aldekoak gara, gure konponbideei ahalik eta etekin handiena atera diezaieten eta beren lan-prozesuak hobetu ditzaten. Horregatik, Spyro ERParen modulu desberdinei buruzko prestakuntza-saioak antolatzen ditugu urtero.

Bezeroen Batzordea

2003an, bere bezeroen hitza entzuteko ekimen bat martxan jartzen aitzindari izan zen Spyro. Orduz geroztik, hamarka konpainiak parte hartu dute Bezeroen Batzordean. Batzorde horren helburua honako hau da: erabiltzaileek berek egitea ERParen ebaluazioa, eta hura hobetzeko proposamenak egitea.

Hitz egingo dugu?

Zure enpresaren kudeaketa eta prozesuak nola optimiza ditzakezun jakin nahi baduzu, galdetu.

Ezagut gaitzazu

Jakin ezazu gehiago

Zauden tokian zaudela, han izango gara

Donostiako eta Zamudioko (Euskadi) parke teknologikoetan bulegoak ditu Spyrok, eta, besteak beste, Txinan, Estatu Batuetan, Brasilen, Kanadan, Indian, Frantzian, Mexikon, Portugalen eta Ingalaterran ere badago. Herrialde horietan, tokiko enpresek nahiz espainiar enpresen filialek beren eguneroko jarduna kudeatzeko erabili ohi dute.